XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berbaldiaren analisia Baliabide lagungarria Irakasleak ikaslearekiko komunikazioa areagotzeko erabiltzen duen objektua edo artifizioa: entzuteko, ikusteko ala ikusteko eta entzuteko materiala edo tresna, adibidez.

Baliabide teknikoa Irakasteko tresna elektronikoa edo mekanikoa: proiektorea edo magnetofoia, esate baterako.

Balioa Hizkuntz elementu batek komunikazio-sistema baten barnean duen esanahia.

Adibidez, norbaitek eztabaida batean ederki! esaten duenean ez du esan nahi entzun duena bikaina iruditu zaionik, baizik eta bestearen argudioa entzun duela eta ondoren bere eritzia azaltzera doala.

Une horretan hitz horrek duen balioa iragarpen hori egitea dela esan daiteke.

Banako drill-a Ikasleek banan-banan hitz egiten duten edozein drill.

Barnetegia Ikasleei eskolak ezezik egoitza eta mantenua ere eskaintzen dien ikastegia.

Beharren analisia Ikasle batek edo ikasle-talde batek dituen hizkuntzazko beharrizanen analisia, trebetasunen, egituren, funtzioen, nozioen, hiztegiaren, etab.en ikuspegitik.

Benetako gauzak Esanahia hobeto argitzeko edota egoera esanguratsuago bihurtzeko, ikasgelara eramaten diren objektu errealak, hala nola jostailuak, janariak, mapak, etab.

Roljokoei egiantza ematen asko laguntzen dute.

Benetako testua Hizkuntza ikasteko bereziki prestatua ez den dokumentu idatzia edo entzutekoa.

Benetako komunikazioa, informazioa edo hizkuntzazko adierazpena lortzeko egina izaten da.

Adibidez: elkarrizketa grabatu bat, egunkaria, kaleko iragarki bat, etab.

Berbaldia Benetako komunikazio-egoera batean hiztun edo idazle batek sortutako esakune-segida, hasiera eta bukaera dituena eta mezu bat aditzera ematen duena.

Berbaldiaren analisia Hizkuntza mintzatuan eta idatzian perpausak esanahidun unitate luzeagoak, hala nola paragrafoak, solasaldiak, elkarrizketak, etab. osatzeko nola elkartzen diren aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra.